Plater osasungarriak prestatzeko ikastaroak Beasainen
Anne Otegi sukaldariak emango ditu ikastaroak. Aldez aurretik izena eman behar da.
Sukaldaritza ikastaroak antolatu ditu Osoa Cooking-ek Anne Otegi sukaldariarekin, urtarrilerako eta otsailerako, Beasainen. Menu osasungarri oso bat prestatuko dute; zizka mizkak, lehen eta bigarren platerak eta postrea. Urtarrilaren 29an, otsailaren 12an eta otsailaren 26an izango da, 17:00etatik 19:30era. Saio bakoitzeko 25 euro dira. Batean baino gehiago parte hartu nahi dutenentzat prezio berezia egingo da. Talde txikiak osatuko dira eta parte hartzeko izena eman behar da 678 211 206 telefono zenbakira deituta. Norbere amantala eta prestatutako janaria eramateko ontziak eramatea gomendatzen da. Argia espazioan (Kale Nagusia 2, Beasain) izango dira ikastaroa.