Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak Borrufa txapelketako slalon erraldoia irabazi du
Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak Borrufa txapelketa entzutetsuko eslalon erraldoia irabazi du gaur. Bigarren postuan Rafael Belis frantziarra sailkatu da eta hirugarrenean Pablo Etxegoien espainiarra. Garitano txapelketa bikaina egiten ari da: atzo eslalona irabazi zuen.
Borrufa txapelketa Andorran jokatzen da. Aurtengo edizioa gaur hasi da eta ostegunean bukatuko da. 37 herrialdetako eskiatzaileak parte hartzen ari dira.













