Euskal Eskola Publikoko festaren materiala salduko dute gaur eta bihar Ordizian
Urdaneta ikastetxe publikoaren Lehen Hezkuntzako eraikinean ariko dira ekainaren 2ko festarako materiala saltzen, 16:00etatik 17:30era.
Ekainaren 2an Ordizian egingo dute aurten Euskal Eskola Publikoaren aldeko 31. festa, Publikoa ai do! lemapean. Hori dela eta, Urdanetarrak Guraso Elkartekoak gaur eta bihar –urtarrilak 24 eta 25– festarako materiala saltzen ariko dira Urdaneta ikastetxeko Lehen Hezkuntzako eraikinean, 16:00etatik 17:30era.