Goierriko Zentro Sozialista defendatzeko protesta egin dute Tolosako epaitegiaren atarian
Sonepar enpresaren jabetza da Goierriko Zentro Sozialista dagoen espazioa. Hamarnaka lagun elkartu dira espazio horren beharra erakusteko.
Hamarnaka lagun elkartu dira Tolosako epaitegiaren atarian, “Goierriko Zentro Sozialistaren beharra azpimarratu, hura hustea salatzeko, eta enpresari handien aurrean Zentro Sozialistak defendatzeko”. Goierriko Kontseilu Sozialistak Beasainen, Ezkiaga auzoan, duen lokala husteko arriskuan dago. Sonepar enpresarena da lokalaren jabetza. Egoitza Madrilen duen multinazionalak, Kontseilu Sozialistak espazio hori hustu dezan salaketa ipini zuen. Momentu honetan egiten ari dira epaiketa Tolosako epaitegian.