Aitor Zunzunegi marka egiteko bidean da
Mendi korrikalari legorretarrak Herniorako joan etorria hiru orduren azpitik egin nahi du, eta 1969. urteko Julian Garmendiaren marka hobetu
Aitor Zunzunegi abiatu den uneaKerman Garralda Zubimendi - Goierriko Hitza Elizako kanpaiek 10:30eko abisua eman dutenean abiatu da Aitor Zunzunegi Tapia Herniora. Mendi korrikalari legorretarrak joan etorria hiru orduren azpitik egin nahi du, 1969. urtean Julian Garmendia Goiburu Kortatu-k jarritako marka hobetzeko.
Dozena bat herritar gerturatu da Legorretako plazara Zunzunegiri animoak ematera: lagunak, bizilagunak… baita ere, Iñaki Agirre herriko alkatea. Udaletxeko pantailan kronometroa ere jarri diote. Txalo artean esan diote gero arte. 12:30erako egin dute hitzordua, iritsiera ikusteko.
Zunzunegi baikor agertu da beroketa lanetan. Okerrik ezean, lortuko duelakoan dago. Legorretarrek ere lortuko duela uste dute.

Aitor Zunzunegi, irteerara hurbildu diren lagun eta bizilagunekin kontu kontari, errekor saiakera hasi baino minutu batzuk lehenago













