Ataungo irakurleen urte hasiera borobila
Otso Irakurleak taldekoak eta literatura-solasaldira batu diren lagun gehiagok, saio borobila egin zuten, atzo arratsean, Ataunen. Joxe Azurmendik idatzitako Azken egunak Gandiagarekin liburuaz hausnartu zuten, Azurmendiren katedrako kide den Mikel Urdangarin filosofo beasaindarrak lagunduta. Otsailaren 28rako, Xabier Mendigurenen Oso latza izan da aukeratu dute.