Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzea deitu du gaurko Kimetzek
20:00etan izango da, Plaza Nagusian. Herritarrak deitu dituzte parte hartzera.
Kimetz Emakumeen Elkarteak elkarretaratzea deitu du gaurko, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko. 20:00etan izango da, Plaza Nagusian. “Indarkeria matxistaren aurrean bere forma anitzetan, isilik egoteak gaizkide egiten gaitu. Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzea guztion ardura da. Zatoz Kimetz emakumeen elkarteak deitu duen kontzentraziora”, dei egin dute.