Ikastolaren kantu berria abestuko dute lehen aldiz Lazkaon

San Benito Ikastolak abesti berria dauka. Urtarrilean jakinarazi zuen ikastetxeak barne zirkularrean. Alaitz Telletxea musikari eta ikastolako irakasleak konposatu du. Lehenbiziko aldiz jendaurrean bihar, otsailak 2, entzun ahalko da, ostiraleroko kantu-jiran (10:45ean, plazan). Irakasleek abestuko dute. Ondoren, beste bi abesti ere bai denen artean.

Ostiralero irteten dira ikastolako haurrak eta irakasleak plazara, herritarrekin batera abesti saio labur bat egiteko./Aimar Maiz