Correoseko langileek kontzentrazioa egin dute langile falta salatzeko
Correosen Zumarragako eta Legazpiko bulegoetako langileek elkarretaratzea egin dute langileak falta direnean inor ez dutela kontratatzen salatzeko. “Kontratazio falta horrek Correoseko langileen lan baldintzak okertzea dakar, baita herri horietako herritarrei zerbitzu okerragoa ematea ere”, aipatu dute.