Joseba Gabilondo eta Joseba Telleria sailkatu dira Legazpitik EH mus txapelketaren hurrengo faserako
Bikote honek bi ediziotan lortu du Euskal Herriko txapeldunorde titulua. Gipuzkoako finalerako txartela lortu dute oraingoz. Itsaso Guridi eta Jokin Miranda izan dira bigarrenak.

Hasi da Euskal Herriko Mus Txapelketa, eta hainbat herritan jokatu dira lehen kanporaketak. Legazpikoa atzo jokatu zen Karibe Zaharra tabernan, eta Joseba Gabilondok eta Joseba Telleria ‘Iusepe’-k osatutako bikoteak irabazi eta lortu zuen hurrengo faserako pasea. Itsaso Guridi eta Jokin Miranda geratu ziren bigarren postuan. Lau bikote aritu ziren lehian guztira.
Herrietako kanporaketak amaituta, herrialdeetako finalak martxoaren 9an jokatuko dira, eta han izango dira Gabilondo eta Telleria. Final handia martxoaren 23an izango da, Zuberoko Altzai herrian.
Gabilondok eta Telleriak oso ondo ezagutzen dute Euskal Herriko mus txapelketa, bitan izan direlako txapeldunorde, 2018an eta 2019an. Aurtengoan txapela lortuko dutela esan zuten atzoko saioaren amaieran.