Makilaren kolpeak eta koplak Santa Ageda bezperan
Santa Ageda bezpera eguna dugu gaurkoan eta ohitura zaharra jarraituz, hainbat goierritar kalera irten dira koplak abestera. Gabirian egun osoan zehar aritu dira kantuan.
Santa Ageda egunaren bezperan gauden honetan, hainbat eta hainbat izan dira egunean zehar tarte bat hartu eta egun honetako ohitura zaharra diren koplak kantatzeko. Gabirian, adibidez, egun osoa daramate kantuan. Osinalde elkarteko taldea irteten da kantuan urtero-urtero, izan gabonetan zein Santa Ageda Bezperan. Gabonekin alderatuz, jende gutxiago izaten da gaurko egunean, baina horrek ez ditu gelditu gabiriarrak eta baserriz-baserri kantuan aritzeko ohiturari jarraipena emateko hautua egin dute.
Goizeko 8:30etan abiatu da Osinalde elkarteko taldea. Jakinarazi zutenaren arabera, goizean, Txakilikuatro, Ugaran Goikoa eta Behekoa pasa dituzte kantuan. Ondoren, Osinalde elkartean bazkaria egin dute eta arratsaldean zehar, herriko erdigunean edo kaskoan dabiltza kantari, makila eskuan eta trikitixa eta panderoa lagun.
Hemen gabiriarrak kantuan gaur goizean kantuan: