Buruhandiek eta erraldoi txikiek ere parte hartuko dute Legazpiko Inauterietan
Doinua musika eskolak Ostegun Gizen egunean egingo duen kalejiran aterako dira. Inauteri jaiak igande iluntzera arte luzatuko dira.
Legazpiko inauteriek geroz eta indar gehiago dute, eta aurten partaide berriak izango dituzte: herriko buruhandiak eta erraldoi txikiak. Jaiak Ostegun Gizen egunean hasiko dira, Doinua Musika Eskolako musikariek egingo duten kalejirarekin, eta buruhandiek eta erraldoi txikiek ere parte hartuko dute. Igandean amaituko dira inauteriak, Sustraiak dantza taldearen konpartsarekin.
Doinuako musikariek 16:45ean jarri dute hitzordua ostegunean, Agirre-Etxeberrin, eta handik abiatuko dira kalejiran, buruhandiz mozorrotuta, eta herriko buruhandiez eta erraldoi txikiez lagunduta. Santikutz kalean eta Kale Nagusian jo eta gero, Euskal Herria plazan amaituko dute ibilbidea, eta han ekitaldi berezi bat egingo dute 17:30ean, udaletxeko balkoitik. Kalejiran itzuliko dira ondoren musika eskolara, Nafarroa kaletik, eta Txokoraino Kale Nagusitik behera joanda.
Horrela hasiko dira Legazpiko Inauteriak, eta igandera arte, ekitaldiz beteriko jai egunak izango dira herrian.
LEGAZPIKO INAUTERIAK, EGITARAUA
Otsailak 9, ostirala: OSTIRAL INAUTE. LINTXEN ETORRERA
- 16:00etan: Ikastetxeen mozorro desfilea
- 17:00etan Lintxen etorrera Euskal Herria plazan eta Legazpiko inauterien hasiera Trapalata Txarangarekin.
- 19:00etan 60. Hamarkada Alaitasuna errondailarekin.
- Mozorro libreen jaia izango da gero kalean eta tabernetan.
Otsailak 10, larunbata: ZAPATUKO INAUTERIA Legazpiko Gazte Asanbladak antolatuta. Gaia: Rave.
- 14:30ean: Bazkaria eta ondoren, bingo musikatua
- 18:00etan: Karropoteoa, Laubidetik hasita
- 23:00etan: Kontzertua Emaion taldearekin, eta ondoren Dj gaua.
Otsailak 11, igandea: IÑUDE ETA ARTZAINAK INAUTERI HERRI KONPARTSA:
- 11:00: Konpartsa Laubiden elkartuko da, azken entsegua egiteko.
- 12:00: Konpartsa Laubidetik irtengo da. Ibilbidea: Egialde (Laubide), San Inazio, Juanastegi, Bikuña Enea, Plazaola.
- 14:00: Bazkaria Aitxuri jatetxean.
- 17:30: Arratsaldeko saioa. Ibilbidea: Gernika Plaza, Kale Zaharra (Karibe Zaharra parean), Kale Nagusia (Karibe Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.
- 19:00: Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera, Euskal Herria plazan.