Legazpiko Laubide-Urtatzako igogailua itxita egongo da gaur eta bihar
Ateak aldatzeko itxiko dute zerbitzua.
Laubide-Urtatzako igogailua itxita egongo da gaur eta bihar, mantentze lanak egiteko. Ateak aldatu behar dizkiote.
Igogailu hau 2018tik dago martxan. Igogailua Laubide 16tik abiatzen da, eta zortzi metroko malda gaindituta, Domingo Agirre eskolako kiroldegiaren parera iristen da.