AHTaren aurkako urtetako borrokaren erakusketa jarri dute Biziolan
Otsailaren 15era arte, 30 urtetako aurkakotasun ekintzen eta mugimenduaren errepasoa egin daiteke. Astegunetan, 10:00etatik 19:00etara dago irekita.
AHTaren aurkako borroka urtez urte argazki eta agiri erakusketa Lazkaoko Biziola dendan ikusgai dago, otsailaren lehenetik. Biziola Ekintzetan antolatu dute, eta AHTrik Ez Goierrin plataformak 30 urtean burutu dituen pasarteak ikus daitezke pegatina, argazki, kartel, aldizkari eta liburuxketan. Otsailaren 15era arte, astegunetan 10:00-19:00 dago irekita.