Agirre-Etxeberrin ospatu zuten ekitaldi xume bat, herriko musikari eta bertsolari batzuen laguntzarekin. Lehengo aldia izan da, eta izan duen harrera ikusita, urtero egingo da aurrerantzean.
Pedro Gaztañaga artista ordiziarraren 'Punctum' erakusketa ostiralera arte dago ikusgai, Barrena Jauregiko erakusketa aretoan. Azalpen-solasaldia eskainiko du bihar, 18:00etan, Hitzarok antolatuta, aretoan bertan.
Hamargarren Matematika Argazki Lehiaketako herriko saritua Jesus Maria Rodriguez izan da. Parte hartzea handia izan da, 77 egileren 290 argazki jaso dituzte.
Joan den asteazkenean atxilotu zuten 23 urteko gaztea, epaileak poliziari gaztearen etxebizitzan sartzeko baimena eman ondoren. "Oso gogorrak" diren bideoak edukitzea eta partekatzea egozten diote.
Otsailaren 15era arte, 30 urtetako aurkakotasun ekintzen eta mugimenduaren errepasoa egin daiteke. Astegunetan, 10:00etatik 19:00etara dago irekita.
Aurkezpena 10:00etan izango da. Osoa sukalde ekimenak produktuaren errezeta prestatuko du eta ondoren dastatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek.
Udal aurrekontuen balorazioa egin du, eta koalizioak diru kontuei egindako ekarpenak onartu izana "positiboki" baloratu du. Aldi berean, "gobernantza ikuspegitik pauso gehiago emateko beharra" dagoela nabarmendu du.
Aurrekontuak EH Bilduren aldeko sei botorekin onartu dituzte. Inbertsioei dagokienean, Oxiña igerilekua konpontzen hasiko dira. Gastu arruntak gora egin du.
Legazpiko musika taldeak 2020an egin nahi zuen 25. urteurreneko kontzertua egingo du Azokan, Parabellum taldearekin batera. Sarrerak aurrerago jarriko dituzte salgai.
Herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera. 18:30ean hasiko da.
Udaletxeko areto nagusian izango da. Herritarrak deitu dituzte parte hartzera.
Treba Gurasoak ekimeneko bigarren solasaldia da, eta bihar asteazkena, udaletxeko bigarren solairuan ariko da Eider Goiburu aditua, gurasoentzat.