Berdintasunaren 'booktrailer' lehiaketako sariak banatu dituzte Lazkaon
San Benito ikastolako LH4ko talde batek irabazi du haur mailako lehen saria, eta DBH2ko beste talde batek gaztetxoenekoa.
Lazkaoko berdintasun booktrailer lehiaketako parte-hartzaileak, atzo, plazan. Lazkaoko Udalaren Berdintasun Sailak sustatutako booktrailer sariak atzo, astelehena, banatu zituzten, udaletxean. Lehiaketa Azaroaren 25aren harira egin zen, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta arbuiatzeko helburua baitzuen booktrailer edo liburu bati buruzko bideo motzen deialdiak. Sormena eta gaiarekiko sentsibilizazioa lantzea ere lortu nahi ziren.
Parte-hartzaileek “originaltasun eta konpromiso nabarmena” erakutsi dutela argitu du epaimahaiak. Sariak bi kategoriatan banatu dituzte:
A mailan (haurrak):
- Lehen saria: Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen Markos kantinera booktrailerra. 120 euro
- Bigarren saria: LHko 3. mailako ikasleen Jakelin Egunerokoa, 80 euro.
B mailan (gaztetxoak):
- Lehen saria: DBHko 2. mailako ikasleen Ezekiel, 120 euro.
- Bigarren saria: Festa Booktrailer, 80 euro.

Lazkaoko berdintasun booktrailer lehiaketako parte-hartzaileak, atzo, plazan.












