Ekotalok bere bulgur berria aurkeztuko du bihar Ordiziako Azokan
Aurkezpena 10:00etan izango da. Osoa sukalde ekimenak produktuaren errezeta prestatuko du eta ondoren dastatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek.
Ekotalok bere bulgur berria aurkeztuko du bihar Ordiziako Azokan. Mendarte baserriko Iñaki Intxaustik lehen aldiz ekoitzi du arto ekologiko barietate hori, eta Ekotaloko Julen Altzelairekin elkarlanean merkaturatu dute. Urtarriletik dago salgai azokan.
Bihar, Europako Next Generation funtsek finantzatutako aurkezpena egingo dute, 10:00etatik aurrera. Osoa sukalde ekimena bertan izango da produktuaren errezeta jendaurrean prestatzen, eta ondoren, 11:00etatik aurrera, dastatzeko aukera izango dute gerturatzen diren herritarrek.