Ataunen astean bi egunetan jarriko du medikua Osakidetzak
San Martingo kontsultan, asteartetan eta ostegunetan jarriko du ordezko medikua Osakidetzak, Olaberritik eta Lazkaotik eramanda.
Ataunen mediku zerbitzurik gabe geratu ondoren, Osakidetzak astegunetako bost egunetatik bitan jarriko du ordezkoa, udalak gaur ohar batean jakinarazi duenez. Otsailerako eta martxorako ipini dute, printzipioz, arreta hori.
San Martingo kontsultan, astearteetan eta ostegunetan egongo da mediku bat, bi hilabeteotan. Astearteetan Olaberritik joango da, eta ostegunetan Lazkaotik, “betiere bi herri horietan gaur egun dauden lau medikuetakoren batek bajarik edo oporrik hartzen ez badu”, udalaren oharraren arabera.