Elkarretaratzea deitu du Itaiak gaur arratsalderako
Haur pornografiako bideoak edukitzeagatik eta Internet bidez zabaltzeagatik Beasainen izan den atxiloketaren harira egin dute deialdia.

Haur pornografiako bideoak edukitzeagatik eta Internet bidez zabaltzeagatik Beasainen izan den atxiloketaren harira, elkarretaratzea deitu du Itaiak. Gaur, 19:00etan, Bideluze plazan egingo dute protesta Indarkeria kasu orori aurre egin! Erasotzaileen inpunitatea borrokatu! lemapean.
— Goierriko Itaia (@Itaia_Goierri) February 6, 2024
Haur-pornografiako bideoak edukitzea eta Internet bidez partekatzea egotzita 23 urteko gazte bat atxilotu dute Beasainen.
Horretarako, bihar Beasainen egingo den elkarretaratzera etortzera dei egiten dugu !
INDARKERIA KASU ORORI AURRE EGIN! pic.twitter.com/ua9YqcdUs3