Gabirian bertso afaria egingo dute otsailaren 23an
Aitor Mendiluze eta Iban Urdangarin ariko dira kantuan, Osinalde elkartean. Afaritarako lekua erreserba daiteke.

Bertso afaria egingo dute Gabiriako Osinalde elkartean otsailaren 23an, 21:00etan. Ondoreneko saioan Aitor Mendiluze eta Iban Urdangarin ariko dira. Lekua erreserbatzeko epea otsailaren 18ra arte dago (617 37 71 72), eta prezioa 30 eurokoa da.

Iban Urdangarin bertsolari ataundarra.Iñaki Gurrutxaga