Gerriko beltza lortu dute zazpi beasaindarrek
Beasaingo Shorinji Kempo taldeko zazpi partaidek gerriko beltza lortu dute asteburuan, Etxe Ubi gimnasioan egin dituzten probetan. Angel Rodriguezek, Edito Mendezek, Aitor Zabalok, Beñat Aldasorok eta Iratxe Aldasorok bigarren Dana lortu dute. Maria de Pedro eta Chama Bousbae gazteek berriz, lehenengo Dana lortu dute. Denek jaso dituzte diplomak.