Lortek zentro teknologikoa bisitatu du goizean Urkulluk
Kooperatibaren historia eta zentroko instalakuntzak ezagutu ditu lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera.
Iñigo Urkullu lehendakariak Ordiziako Lortek zentro teknologikoa bisitatu du gaur goizean, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera. Hitzaldi baten ondoren, enpresako arduradunen eskutik kooperatibaren historia, bilakaera eta zentroko instalakuntzak ezagutu ditu.
Kooperatiben edo ekimen pribatuen arrakasta “gizarte osoaren arrakasta” dela azpimarratu du lehendakariak, bere hitzetan, horrek erraztuko baitu” bizi kalitatea bermatzen jarraitzea”. Bide horretatik, Lorteken lana aitortu du: “Ezagutza sortzen duzue, gure industria-ehunera transferituz, helburu argi batekin: lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzea. Irtenbide berritzaileen garapenean aitzindari izan nahi duzue, teknologiaren eskutik, trantsizio digital eta energetiko klimatikoa bezalako erronkei erantzuteko, lankidetzaren bidetik”.
Argazkiak: Irekia