Martxoaren 4tik 10era egingo dute 27. Iparra Hegoa Seguran
'Kantoietatik Kantaurira kantua ari du' izango da aurtengo lema.
Ia den prest dute Seguran 27. Iparra Hegoa kultur asteari ekiteko. Martxoaren 4tik 10era bilduko dira kultur asteko ekintza nagusienak, baina aurretik eta ondoren ere antolatu dituzte makina bat.
Kantoietatik Kantaurira kantua ari du lelopean egingo dute aurtengo Iparra Hegoa. Orain 27 urte Urruñako Berttoli eta Segurako Elorri elkarteek sortutako harremanak oraindik fruituak ematen jarraitzen duen seinale. “Iparra Hegoan harremanak sendotuz, kultura elkartrukatuz, urrunduak gerturatuz eta efemerideak gaurkotuz gure nortasuna eraikitzen dugu”, azpimarratu dute antolatzaileek.
Aurtengo egitarauari datorren astean emango diote hasiera, otsailaren 17an. Botikaxaharren Ihesi antzezlana eskainiko du Iduzkilore antzerki taldeak, 18:30ean. Antzerkiak, ikus-entzunezkoak, hitzaldiak, ikastaroak, gastronomiak, musikak, dantzak… denek izango dute leku bat aurtengo Iparra Hegoan.
Ikusi egitaraua osorik hemen.