Zubizarreta eta Garmendia Laudion txapeldun atera dira
Beñat Zubizarreta ataundarrak eta Beñat Garmendia beasaindarrak Laudioko (Araba) pilota txapelketa irabazi dute. Herriaren 27. Txapelketaren finalean, Prado eta Merino II.a bikote errioxarra menperatu zuten bi goierritarrek, 22 eta 13. Garmendia eta Merino profesional izandakoak dira. Ostiral arratsean jokatu zuten finala, Aretako frontoian. Lazkaoko Lapke klubean entrenatzen dute, senior mailan.