Elkarretaratzea deitu du asanblada feministak
Tolosa, Zarautz, Altsasu eta Beasainen izandako gertakariak salatuko dituzte. Ostiralean, 18:30ean, Erauskin plazan izango da bilkura.
Elkarretaratze isila egiteko deia egin du Beasaingo Asanblada Feministak. Hitzordua, bihar, ostirala, 18:30ean, Erauskin plazan izango da. Tolosa, Zarautz, Altsasu eta Beasainen gertatutako gertakariak salatzeko deia egin diete herritar guztiei, parte hartzera gonbidatuz.