Doinua musika eskolako ikasleek kalejira egin dute buruhandiz mozorrotuta, herriko buruhandien eta erraldoi txikien laguntzarekin. Bihar ikastetxeen desfilea izango da arratsaldean, eta Lintxen etorrera ospatuko da ondoren. Igande iluntzera arte luzatuko dira festak.
Apaiz-etxean taberna-jatetxea jartzeko proiektua dute esku artean. Udaletxe zaharrean etxebizitzak egiteko aukera aztertzen ari dira, etxebizitzaren arazoari aurre egiteko.
Online sarrerak agortuta daude jada. 20:30ean hasiko da. Lan munduko esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa bat proposatzen du antzezlanak.
Itsasoa gaitzat hartuta, arrainez, arrantzalez, urpekariz eta surflariz mozorrotu dira. Ikastetxetik abiatu eta Barandiaran plazan amaitu da kalejira, dantzaldiarekin.
Lanak aurkezteko epea martxoaren 17an amaituko da.
Egun arruntetan ibiltzen diren aldiriko 27 trenetatik zazpiri eragingo die grebak. Aldiriko trenen ordutegia albistean.
Haur mailako neskek larunbatean dute Urrezko kategoriarako pasea eman diezaiokeen partida erabakigarria. Bikuña kiroldegian izango da, 17:00etan.
Azken egunotan albiste izan den gertakariaren "larritasuna" azaleratu eta "gogor" salatu du Goierriko Itaiak.
Ipar Euskal Herrian sortu zen AHT Abiadura Handiko Trenarekiko lehen oposizio antolatua. 1993an, Hegoaldera igaro zen mugimendua. Lazkaoko Biziolan dagoen erakusketan errepasoa eman diote, urteka.
Internet bidezko salerosketak bidali, jaso eta itzultzeko aukera emango die herritarrei zerbitzu berriak eguneko 24 orduetan.
Tolosa, Zarautz, Altsasu eta Beasainen izandako gertakariak salatuko dituzte. Ostiralean, 18:30ean, Erauskin plazan izango da bilkura.
Lanak iraun bitartean, Goatsetik doan bidea hartu beharko da Berraunera iristeko.
Bihar izango da, 20:30ean, Tximista Sagardotegian, Alaia Martin, Iker Zubeldia, Maddi Aiestaran eta Julio Soto bertsolariekin.
Asteartean izango da irteera, Momotxorroak ikusteko. 943889174 zenbakira deitu behar da izena emateko.
Hilabete horretako irudian ikusten zen plazaren izena asmatu behar zen; Euskal Herria plaza da. Udalak 160 erantzun zuzen jaso ditu. Irabazleak herrian gastatzeko 50 euroko erosketa txartela jaso du.
Finalerdietarako aukerarik gabe geratu dira jada. Euskal Herriko txapelketako bikoteei oraindik hiru jardunaldi geratzen zaizkie.