Ostiralerako Renfen deitu duten grebak ordutegietan eragingo du
Egun arruntetan ibiltzen diren aldiriko 27 trenetatik zazpiri eragingo die grebak. Aldiriko trenen ordutegia albistean.
CCOO sindikatuak, biharko, ostirala, Renfen deitu duen grebak, tren zerbitzuan eragina izango du. Gipuzkoari dagokionez, distantzia ertaineko trenen gutxieneko zerbitzuak % 65ean finkatuta daude; aldiriko trenen kasuan (Irun – Brinkola), berriz, puntako orduan (06:00etatik 09:00etara, 13:30etik 15:30era, eta 18:30etik 20:30era), trenen % 75 ibiliko dira, eta gainontzean, gutxieneko zerbitzuak % 50ekoak baino ez dira izango.
Horrek esan nahi du, egun arruntetan ibiltzen diren aldiriko 27 trenetatik zazpiri eragingo diela ostiraleko grebak, eta zerbitzua, oro har, hogei trenetan geratuko dela.
Horrela, bihar, trena erabiltzeko asmoa dutenek, ohiko trenak martxan izango diren edo ez begiratzea gomendatu dute. Ordutegien inguruko informazioa hemen , Renferen webgunean sartuta, bezeroen arretarako zentroetan galdetuta edo 912 320 320 telefono zenbakira deituta.