Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa gehiago datozen egunetan
Beasaingo Arriaran auzoan eta Ezkion pasa den asteburuan jokatu dituzte kanporaketak. Hurrengo asteburuan, Ataungoa, Urretxu-Zumarragakoa, Aramakoa, Beasaingoa, Zegamakoa eta Itsasondokoa jokatuko dituzte.
Euskal Herriko Mus Txapelketak aurrera jarraitzen du, eta Goierrin bi kanporaketa gehiago jokatu dituzte asteburuan. Ezkion ostiralean egin zen, eta bi bikote sailkatu ziren Asteasun martxoaren 9an jokatuko den Gipuzkoako herrialdeko finalerako: Jon Muñoz eta Antonio Beitia batetik, eta Felix Etxeberria eta Iñaki Alberdi bestetik. Beasaingo Arriaran auzoko Intxaurpe elkartean ere jokatu zen beste kanporaketa bat, larunbatean, eta bertatik Asier Idiakez Urdangarinek eta Julen Ruiz Urzelaik osatutako bikotea sailkatu zen.
Datozen egunetan kanporaketa gehiago jokatuko dira Goierrin. Hilaren 16an honako kanporaketa hauek jokatuko dira: Ataunen, Pelotazale elkartean, 22:30an; Urretxu-Zumarragagoa, Urretxuko Goierri elkartean, 21:00etan; eta Araman, 22:30ean, Arrikutz elkartean. Idiazabalen, hilaren 17an izango da hitzordua, Arretxe elkartean, 15:30ean. Egun berean,Beasainen ere jokatuko da, 16:30ean, Arrano elkartean, eta Zegamako Tartaloetxe elkartean ere bai, 15:30ean. Igandean, hilak 18, Itsasondon jokatuko da kanporaketa, 16:00etan, Arbelaitz elkartean.