Adin Etxeren txapelketarako izen ematea irekita dago

Urtero bezala, Adin Etxe Idiazabalgo jubilatuen elkarteak karta joko eta toka txapelketak antolatu ditu. Txapelketak otsailaren 19tik 23ra jokatuko dira. Eskoba otsailaren 19an; punttu eta mus, 20an; toka eta txintxon, 22an eta seiko urrea, 23an. Parte hartzeko izen ematea irekita dago igandera arte. Izena Adin Etxeren elkartean eman behar da.