Mintzatertulia saioan musika izango dute hizpide
Xabier Sarasola musikagile eta musikazale beasaindarra izango da mintzalaguntzailea. Bihar izango da, Beasaingo Igartzako jauregian.
Mintzatertulia saioa egingo dute asteazkenean Igartzako jauregian 18:30ean. Oraingo honetan, musika izango dute mintzagai, Xabier Sarasola musikagile eta musikazale beasaindarrarekin. Ordubete inguruko saioa izango da; hasierako 20 minutuetan hitza hartuko du Sarasolak talde handian, eta gero, talde txikietan jarriko dira gaiaren inguruan hitz egiteko. Aittu! euskara elkarteak eta Beasaingo Udalak antolatutako ekimena da. Parte hartzeko asmoa dutenek antolakuntzarekin harremanetan jartzea eskatu dute.