Mugikorren erabilera mintzagai, ostiralean Seguran
Haitz Lehor guraso elkarteak antolatuta Telefono mugikorrak noiz eta nola? hitzaldi solasaldia eskainiko dute ostiral honetan, 17:30etik 19:00etara kultur etxean. Miren Ros adituak zuzenduko du hitzaldia herriko gurasoei zuzenduta. Hausnarketa eragin, informazioa zabaldu eta talde eragilearen sorrera izango dira hitzaldiaren helburu nagusiak.












