Musikoterapia saioak emango ditu Eli Gordoak 2020an eta 2021ean jaiotako haurrentzat
Doako aurkezpen saio bat egingo du hilaren 23ko arratsaldean, Laubide 13B-n duen lokalean.
Eli Gordoa musiko-terapeutak eta kontzientzia sentsorialean adituak haurrentzako musikoterapia saioak antolatu ditu Legazpin, 2000 eta 2021ean jaiotako haurrentzat zehazki. Laubide auzoko 13 Bn duen lokalean emango ditu, eta hilaren 23an zer eta nolakoak izango diren ezagutzeko aukera izango da, 16:45ean doan emango duen doako saioan.
Musikoterapia saioetan, besteak beste, konfiantza, nortasuna, komunikazioa, adierazpen emozionala, erlaxazioa, koordinazioa, kontzentrazioa eta enpatia landuko ditu Gordoak.
Informazio gehiago nahi duenak 678 319 487 telefono zenbakira deitu dezake, edo sentimusik@gmail.com helbidera mezu bat bidali.