Nerea Ibarzabalek sortutako ‘17. gela’ Legazpin izango da martxoaren 15, 16 eta 17an
Doako esperientzia da, 16 urtetik gorakoei zuzendutako ihes gela. Asteburu osoan 13 txanda izango dira, eta dagoeneko erreserbatu daitezke.
Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazleak sortutako 17. logela izenburuko ihes gela (scape room) Legazpin izango da martxoaren 15ean, 16an eta 17an, eta txandak hartzeko epea irekita dago. Azokan kokatuko da, eta doan izango da.
Ihes gela honek Thotel luxuzko hotel kateak duen 17. logela du jolas eremu, eta 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Partaideek euskara ulertzeko edo hitz egiteko gai izan beharko dute, eta gurpildun aulkia dutenentzako irisgarria da. Jarduerak 40 minutuko iraupena du, eta gehienez bost laguneko taldeek parte hartu ahal izango dute.
Asteburu osoan 13 txanda eskainiko dira: hiru egunetan 17:00ak eta 21:00ak bitartean, eta larunbat eta igandean baita 10:00etatik 14:00etara ere. Txandak on line erreserbatu behar dira https://euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela webgunean.
Euskaraz Barra-Barra
Ekitaldi hau Euskaraz Barra-Barra egitasmoaren barruan antolatu da, eta Goierri garaiko udalen babesa du. Euskaraz Barra-Barra Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak sortu dut,e eta euskararen lurralde guztietara zabaltzen ari da. Euskaraz hitz egin dezaketen guneak identifikatzen dituen ikurra da Euskaraz Barra-Barra.