Ostiraleko zirku tailerrerako izena eman behar da
Plazak mugatuak dira. 5 eta 15 urteko haurrei zuzenduta dago. Itsasondoko frontoian izango da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/zirku-tailerra.jpg)
Ostiralean, 17:30ean, zirku tailerra izango da Itsasondoko frontoian, Zirkuolaren eskutik. Plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman behar dute parte hartu nahi dutenek, udaletxeko mugikorrean edo bertara deituta. 5 eta 15 urte arteko umeei zuzenduta dago. Lurreko akrobazia, malabarak eta oreka landuko dituzte.