Vazquez eta Murua garaile Idiazabalgo mus kanporaketan
Atzo jokatu zuten Idiazabalen Euskal Herriko 15. mus txapelketaren herrikako kanporaketa Idiazabalgo Arretxe elkartean. Zortzi bikote aritu ziren nor baino nor, “giro ederrean”, antolatzaileek esan dutenez.
Aitor Vazquez eta Julen Muruak osatutako bikoteak irabazi zuen kanporaketa. Gazte erdi banaz gain, Gipuzkoako kanporaketarako pasea irabazi zuen bikoteak. Bigarren egin zuten Miguel Angel Goikoetxea eta Mari Jose Iparragirre senar emazteak. Txuleta bana eraman zuten opari. Gainera, parte hartu zuen kide bakoitzak ardo botila bana ere jaso zuen opari, guztiak Kimu elkartearen eskutik.