Ampo Ordiziako errugbilariak eta Orioko arraunlariak, elkarrekin
Arraunlariek errugbiko jokaldi batzuk egin ahal izan zituzten errugbilarien laguntzarekin, eta errugbilariak ere arraunean aritu ziren.
Ampo Ordiziak asteburuan ekingo dio Ohorezko Mailako liga erregularreko bigarren itzuliari. Joan den asteburuan entrenamendu saio berezia izan zuten. Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariekin izan ziren, Orion, eta “momentu bikainak” partekatu zituzten, Ordizia Rugbyk sareetan zabaldu duenez. “Zuen arraunkalei esker ligako azken txanpan meleak aurrera egingo du”. Arraunlariek errugbiko jokaldi batzuk egin ahal izan zituzten errugbilarien laguntzarekin, eta errugbilariak ere arraunean aritu ziren.