Errekarte kalea ibilgailuentzat itxita urbanizazio lanengatik
Obraren iraupena bi astekoa izango dela iragarri du Udalak.
Beasaingo Errekarte kaleko 10. zenbakiaren ondoan hasi dituzten urbanizazio lanak direla-eta, errepidea itxita dago Foru kaleko 44 zenbakitik, Errekarte kaleko 16 zenbakiraino. Udalak informatu duenez, obraren iraupena bi astekoa izango da.
Garajeetako erabiltzaileek eta inguruko atarietako bizilagunek sarbidea erabat bermatuta izango dute, baina kale horretarako sarrera eta irteera puntu beretik izango da, beraz, trafikoa noranzko bikoitzekoa izango da.