Haize-arrosa eta Eider-en kontzertuetarako sarrerak salgai daude
Martxoaren 17an izango dira kontzertuak. Online erosi daitezke sarrerak.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/406487604_17906528966872371_8561734840874504739_n-1200x900.jpg)
Martxoaren 17an, Haize-arrosa talde berriztarrak eta Eider Saez abeslari lazkaotarrak kontzertuak eskainiko dituzte Legorretako Herri Antzokian. 19:00etan hasiko dira. Sarrerak salgai daude jada, 8 euroan, Wegow webgunean. Haize-arrosak Ez dogu zor ezer diskoa kaleratu zuen iazko urte amaieran. Eider-ek, berriz, Loratzen EPa kaleratu zuen 2023ko martxoan.