Inazio Aiertzak eta Antonio Artolak irabazi dute Aramako mus kanporaketa
Ostiralean jokatu zen Euskal Herriko Mus Txapelketako Aramako kanporaketa Arrikutz Elkartean. Bost bikotek parte hartu zuten.
Inazio Aiertzak eta Antonio Artolak irabazi dute Aramako mus kanporaketa. Ostiral gauean jokatu zen Arrikutz Elkartean Euskal Herriko Mus Txapelketako Aramako kanporaketa. Guztira bost bikotek parte hartu zuten. Bigarren izan ziren Jose Manuel Ezkerra eta Ramon Jimenez. Aramatik, hala, Aiertza-Artola bikotea sailkatu da.