Lazkaon egingo dute aurten Martxoaren 8ko Goierri mailako ekitaldia
'Dena aldatzeko! Saretu, ahaldundu, borrokatu!' lema aukeratu du mugimendu feministak aurtengo Emakumeen Egunerako.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/martxoak_8__beasain.jpg)
Goierriko Koordinadora Feministak Martxoaren 8ari begira urtero antolatzen duen bailara mailako ekitaldia Lazkaon izango da aurten, 19:00etan. Dena aldatzeko! Saretu, ahaldundu, borrokatu! lema aukeratu du mugimendu feministak aurtengo ekitaldi eta mobilizazioetarako.
Beasainen 18:00etan dute hitzordua egun horretan, Erauskin plazan. Ekitaldi labur baten ondoren, zutabe bat osatuta Lazkao alderantz abiatuko dira gero bailara mailako ekitaldi nagusian parte hartzeko.