Odol emate saioa egingo dute bihar Herri Antzokian
Goizez eta arratsaldez egongo dira. Odola eman nahi dutenek 699 26 93 37 zenbakira deitu edo mezu bat bidali behar dute.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/captura-de-pantalla-2024-02-19-a-las-16-26-42.png)
Egun osoko odol emate saioa egingo dute bihar Legorretako Herri Antzokian. Goizeko txanda 9:30etik 12:30era izango da, eta arratsaldekoa 16:30etik 20:00etara. Beharrezkoa da ordua hartzea. Horretarako, odola eman nahi dutenek 699 26 93 37 zenbakira deitu edo mezu bat bidali beharko dute.