'Robot dreams' animaziozko filma Goieniz zineklubean
Animaziozko film onenaren eta Gidoi egokitu onenaren Goya sariak irabazi ditu filmak.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/robot-dreams-1200x675.jpg)
Goieniz zineklubaren programazioaren barruan, Robot dreams animaziozko filma emango dute bihar, asteartea, 20:15ean, Beasaingo Usurbe antzokian.
Animaziozko film onenaren eta Gidoi egokitu onenaren Goya sariak irabazi berri ditu film horrek.