Sendabelarren ikastaroa eta batukada feminista, aste honetan
Asteazkenean izango da sendabelarren tailerra, eta ostegunean batukada feminista. Jabekuntza eskolara idatzita eman daiteke izena.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/ordiziako_jabekuntza_eskol.jpg)
Jabekuntza Eskolako ikastaro eta tailerrak aurrera doaz. Aste honetan batukada feminista saioa eta sendabelarren ikastaroa egingo dituzte Santa Maria kaleko 4. zenbakian, Dorrea Etxean. Asteazkenean, 17:00etatik 20:00etara, sendabelarren ikastaroa izango da, eta ostegunean, berriz, 18:00etatik 20:00etara, batukada feminista. Doako saioak dira. Parte hartu nahi dutenek jabekuntzaeskola@ordizia.eus helbidean eman dezakete izena.