Arte erakusketa eta hitzaldia antolatu ditu Itaiak Goierrin hurrengo egunetarako
'Indarkeria matxistaren islapena artearen bidez' erakusketa egingo dute Ordizian eta Legazpin, eta 'Indarkeria matxistaren aurpegi berriak' hitzaldia Beasainen.
Goierriko Itaiak arte erakusketa eta hitzaldia antolatu ditu datozen egunetarako eskualdean. Indarkeria matxistarekin amaitzeko antolatu lelopean, hiru egunetarako egitaraua prestatu dute. ‘Indarkeria matxistaren islapena artearen bidez’ erakusketa egingo dute Ordizian eta Legazpin, eta ‘Indarkeria matxistaren aurpegi berriak’ hitzaldia Beasainen.
Egitaraua:
- Otsailak 23, ostirala: Indarkeria matxistaren islapena artearen bidez arte erakusketa, Legazpiko Paso Txominen, 19:00etan.
- Otsailak 24, larunbata: Indarkeria matxistaren islapena artearen bidez arte erakusketa Ordiziako Plaza Nagusian, 12:00etan.
- Martxoak 2, larunbata: Indarkeria matxistaren aurpegi berriak Beasaingo Pergoletan, 12:00etan. Ondoren, saio akustikoa eta pintxoak.
Indarkeria matxistari aurre egiteko, hurrengo asteetarako EGITARAUA antolatu dugu.
— Goierriko Itaia (@Itaia_Goierri) February 19, 2024
Beharrezkoa dugu indarkeria matxista gainditzea eta norma kultural matxista borrokatuko duen jarduna lehen lerroan jartzea.
INDARKERIA MATXISTAREKIN AMAITZEKO ANTOLATU! pic.twitter.com/gQ2rpfcjGr