Eneko Eizmendik Beasain futbol taldearekin jokatuko du
Haren anaia biki Alainek ere Beasain taldean jokatzen du.
Beasain KEk sare sozialen bidez iragarri du, Eneko Eizmendi 33 urteko beasaindarra fitxatu duela. Esperientzia handiko jokalaria da eta hainbat taldetan ibili da azken denboraldietan. Gernikan jokatzetik dator.
Eneko Eizmendi, Alain Eizmendi Beasaingo goren mailako taldeko jokalariaren anaia bikia da, eta orain, talde berean arituko dira. Biak hegaleko jokalariak dira, zelai erditik aurrera jokatzen dute. Alainek, bi denboraldi eta erdi daramatza Beasainen jokatzen, eta orain, Enekoren fitxaketarekin, biek jokatuko dute etxeko taldean.