Ibil Bedi talde nafarrak Ataunen joko du ostiralean
Herri Antzokian 22:00etan hasiko da kontzertua. Sarrerak badaude oraindik.
Ibil Bedi taldea Ataunen entzuteko aukera izango da, aste honetan. Ostiralean, 22:00etan, kontzertua joko du talde nafarrak, Ataungo Herri Antzokian.
Ibil Bedi pop taldea 2018an sortu zuten Irunberri, Erriberri, Zangoza eta Iruñeko bost lagunek. Hiru disko atera dituzte, azkena iaz, ‘Goldea’.
Sarrerak geratzen dira oraindik (12 euro). Interneten, Google Forms plataformaren galdetegia bete, eta erreserbatu egin behar dira nahi adina sarrera. Ondoren, baieztapena jasotzen denetik 48 orduko epean ordaindu behar dira.