Moda, osagarriak eta osasuna, baina batez ere prezio erakargarriak
Ostiralean egingo dute Beasainen stock azoka. 29 saltokik aterako dituzte produktuak kalera.
Bareak merkatari elkarteak stock azoka egingo du etzi, ostirala, hala, tokiko saltokiek neguko denboraldiko produktuak prezio erakargarrietan jarriko dituzte salgai, udaberriko denboraldi berriarekin hasi baino lehen. Tokiko 29 saltokik parte hartuko dute. Arropa, oinetakoak eta osagarriak izango dira batik bat, baina bestelakoak ere izango dira eskaintzan.
Stock azokak, bi ekintza batuko ditu oraingoan ere. Batetik, Erauskin plazan, salmenta gune bat sortuko da, non saltoki partaideek, postu bana izango duen. Erauskin plazako gunea, goiz eta arratsaldez egongo da zabalik (10:00etatik 19:00etara). Euria egiten badu, Plazazpian egingo dute. Ondorengo saltokiek jarriko dute postua: Andreak Jantziak, Argi optika, Arteka, Brain Connections, Kux-kux, Mari Jose mertzeria eta Pergola.
Bestetik, herriko kaleetan, saltokien aurrean ere jarriko dituzte produktuak salgai. Era horretan parte hartuko dute ondorengoek: Alzuaran, Amets descanso, Anitz, Arku, Arnedoko txokoa, Cortes, Farmabi, Itoiz, Jauregi optika, JM Imaz optika, Laskurain, Migdäla, Mirari mertzeria, Natxo belardenda, Oskarbi, Ouka, Pergola, Phuket, Rainbow, Vicuña sport eta Xalo.
Bareak elkartetik, bertan salgai izango diren eskaintzak ezagutzeko gonbita luzatu dute.