Olaberriko raidean ‘B-Kuasar’, ‘Libia’ eta ‘Er Tukoruk’ zaldiak izan dira onenak
Igandean jokatu ziren zaldi proba, 40, 60 eta 80 kilometroko distantzietan.

Olaberrian igandean jokatu zen zaldi raida, 40, 60 eta 80 kilometroko distantzietan. CET-O proban (80 km), Jugatxi Fernandez geratu zen lehenengo, B-Kuasar zaldiarekin (5:36:27 ordu). CET-P60 proba Roberto Torresek Libia-rekin irabazi zuen (5:11:00), eta CET-P40 Alberto Diegok Er Tukoruk zaldiarekin (3:36:47). Denera, 33 zaldik parte hartu zuten.
Emaitza guztiak, hemen.

Zaldizkoak, Olaberriko raid batean.Aimar Maiz