Irimon jarri nahi dutenaren tamainako aerosorgailua osatuko dute igandean, herritarrekin
Meaka-Irimo herri plataformak Irimon eta Meakan jarri nahi dituzten aerosorgailuen neurriko haize errota osatu nahi du herritarrekin. Helburua Meakan eta Irimon jarri nahi dituzten aerosorgailuen neurria kalera ekartzea da, gailu erraldoi horiek jartzeak mendian eta inguruan ekarriko lukeen txikizioa ikustarazteko. Pertsonez osatutako haize errotaren zutabeak 115 metro izango ditu eta hiru hegaletako bakoitzak 85 metro. Hitzordua igande honetan izango da, 12:30ean, Areizaga-Kalebarren plazan.