Usurbe probak irekiko du txirrindularitza egutegia Beasainen
Bost lasterketa hasi eta bukatuko dira Beasainen, Loinatz Txirrindularitza Elkarteak antolatuta.
Loinatz Txirrindularitza Elkarteak 2024 urteko egutegia iragarri du. Beasaingo txirrindularitza agenda irekiko duena, kadete mailako 42. Usurbe Proba izango da, martxoaren 2an.
Hurrengo hitzordua, emakumezkoen laugarren Igartza saria izango da, Espainiako koparako puntuagarria izango dena. Martxoaren 17an izango da.
SC Loinatz TE proba, berriz, 72. edizioa aurtengoa, maiatzaren 18an jokatuko da. 23 eta 27 urtez mailatan jokatuko da eta Euskaldun Torneorako puntuagarria izango da.
Maiatzaren 25ean jokatuko da eskola arteko txirrindulari proba.
96. Loinatz proba, Ion Lazkanoren omenezko 13.a izango dena, uztailaren 7an izango da. Elite eta 23 urtez azpikoak lehiatuko dira bertan.
Eta azkenik, 43. Beasain proba, irailaren 9an izango da. Estatu mailako junior mailako txirrindularientzat izango da.